XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Han eta hemen bildutako informazioan garbi ikusten da eltzegorrak zituen funtzio bereziak edo zertarako erabiltzen zuten.
Zarata ateratzea eta helburu desberdinekin animaliak edo pertsonak izututzea eta uxatzea.
Baigorrin esate baterako, sozialki gaizki ikusia zegoen ezkontza batean (gizon zahar eta neska gazte baten artekoa) edota inguruko norbaitek egindako beste edozein zentzugabekeriaren aurrean (izan zitekeen gazteek ezkontza zela eta eskatutako ardoa ez emateagatik ere), hori salatzeko, alde batetik broma eta burlaz (trufatzeko) osaturiko eta bestetik serio, mingarri eta salagarriak ziren
Hauek, salatutakoak bizi ziren inguruan egiten ziren.
Baigorriko gure informatzaileak esan zigunez, garai batean mendian ere, zaldiak izutzeko eltzegorra jotzen omen zuten.
Lapurdiko Itsasuko herrian animaliak, zaldiak izutzeko erabiltzen zuten eta bertako informatzaileak, Baigorrin otsoak
Aralar mendiaren inguruko Nafarroako Larraungo bailarako herrietakoek, mendian,
Soroetako jabeak han zebiltzala konturatzen zirenean, abere hauek soroetatik kanporatzeko eta berriz ere mendian gora bidaltzeko, eltzegorra hartu eta bertara inguratuz, jotzen hasten ziren.
Abereak, eltzegorraren jasangaitz egiten zitzaien hots zakar hori entzuten zutenean, berehala, ikaraturik, eroturik eta itsuturik, ziztu bizian urruntzen ziren mendirako bideetatik.
Bertakoek esaten dutenez, ihesaldi itsu eta ero horietan, askotan, abere batzuek espantuz beterik, aurrean aurkitzen zuten zuhaitz eta edozein gauza edo eragozpenen kontra jotzen omen zuten, edo lezezuloan behera erortzen (...)